[vc_row][vc_column][vc_column_text]
Euskara mankomunitateak lanbide jakinekin zerikusia duten euskara ikastaroak eskaintzen ditu aspaldi honetan. 2019an, Arantzan, zaintzaileentzako euskara ikastaroa antolatu zuen, 2021ean, Beran, ostalaritzako langileentzako, eta 2023an, Lesakan, berriz ere zaintza lanetan ari direnentzako. Aurten, bi ikastaro eskaini asmo dira, zaintzaileentzako ikastaroa Beran, eta dendari-ostalarientzakoa, tokia zehaztu beharra. Ikastaro hauek euskara batere ez dakitenei zuzenduak dira; lanerako baliagarriak diren edukiak lantzen dira. Euskara ikasten hasteko lehen urratsa izaten ahal da, eta Euskal Herritik kanpoko jatorria duten herritarrentzat, euskarari eta euskal kulturari lehen hurbilpena egiteko modua.
Izen ematea
Aurtengo zaintzaileentzako ikastaroa Berako San Jose adinekoen egoitzan izanen bada ere, bertako zein bertatik kanpoko langileek parte hartzen ahal dute. Interesa duenak izen ematea egiten ahal du galdetegi erraz hau beteta, abuztuaren 9a baino lehen.






