Divi Builder

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUAK

948 635 036

Divi Builder

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUAK

948 635 036

Divi Builder

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUAK

948 635 036

Adingabeak eta familia

Tokiko baliabideak

Familia hezitzailea

Organu kudeatzailea

  • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea

Xedea

  • Aitatasun edo amatasunean sor daitezkeen gabeziak osatzeko esku-hartze hezitzaileak diseinatu eta egitea.

Ezaugarriak

  • Gizarte hezitzaileak esku-hartzea eginen du bai adin txikikoekin bai gurasoekin. Adin txikikoen kasuan, beraiekin zerikusia duten alor desberdinetan: ikasketak, familia, jendartea…
  • Familiekin egiten duen esku-hartze zuzenean, hezitzaileak gurasoen gaitasun eta trebeziak eta erabiltzen dituzten eredu hezitzaileak baloratuko ditu. Familia kideei izan beharreko harreman eredu egokiak eskainiz eta akonpainamenduak burutuz.
  • Familia unitatean bertzelako aktibitate sozio-hezitzaileak aurreikusiko ditu: etxeko antolaketa, osasunerako hezkuntza, ekonomia antolaketa…

Onuradunak

  • Haur eta familia programako erabiltzaileak.

Sarbidea

  • Haur eta familia programatik.

Bestabusa

Organu kudeatzailea

  • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea

Xedea

  • Auto istripuak gutxitzeko zerbitzua da.
  • Kontsumo arduratsua sustatzeko zerbitzua da.
  • Etxerako itzuleran arriskuak murrizteko zerbitzua da.

Ezaugarriak

  • Bortzirietako herriko bestetan eskaintzen den autobus zerbitzua da.
  • Autobusean begiralea egoten da.

    Onuradunak

    • 16 urtetik gorako Bortzirietako herritarrak.

    Kostua

    • 5 euro joan- etorria

    Sarbidea

    • Herri bakoitzean markatutako geltokietan.

    Prebentzioa, formazioa eta sentsibilizazio kanpainak

    Organu kudeatzailea

    • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea.

    Xedea

    • Bortzirietako herritarrak eta profesionalak gai desberdinetan sentsibilizatu eta formatzea.
    • Lehen eta bigarren mailako esku-hartze prebentiboak diseinatu eta burutzea.

    Ezaugarriak

    • Gai desberdinak jorratzen dira:
      • Kontsumoa, teknologia berriak, nerabezaroa…
      • Lan bilaketa trebeziak edo gaitasun eta abilezia pertsonalak aberasteko tailerrak, lan irteera aukerak handitzeko formazioak…
      • Bizi testamentua, dolua, alzheimerra…

      Onuradunak

      • Bortzirietako herritarrak.

      Sarbidea

      • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitateko programa ezberdinetako profesionalen bidez.

      Haur txokoa

      Organu kudeatzailea

      • Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua

      Xedea

      • Kontziliazio baliabide bat da. Zerbitzu honen bitartez, gurasoei aukera bat ematen zaie seme-alaben heziketa bateratu ahal izateko euren lanarekin.

      Ezaugarriak

      • Haurrek beren denbora librean kulturarekin eta harreman afektiboekin jostatzen eta gozatzen ikasteko gune bat da, solidaritatean eta berdintasunean oinarritzen dena.
      • Eguberrietako oporraldian eskaintzen da bortz herrietan.

      Onuradunak

      • Bortzirietako haurrak. 3-12 urte adin tartean daudenak.

      Kostua

      • Onuradunen gain.

      Sarbidea

      • Bortzirietako berdintasun zerbitzuan aurkeztu behar dute eskaera, zerbitzuak urtero emandako epe eta moduan.

      Udalekuak

      Organu kudeatzailea

      • Bortzirietako euskara mankomunitatea, gizarte zerbitzuen mankomunitateko laguntzarekin.

      Xedea

      Udaleku irekien helburu nagusia da aisialdi giroan haurren artean euskararen erabilera sustatzea. Halaber, udalekuetan honako balio hauek ere landu nahi dira:
      • Genero berdintasuna
      • Kulturaniztasuna
      • Behar bereziak dituzten haurren integrazioa

      Ezaugarriak

      • Zerbitzua udako opor garaian eskainiko da bortz herrietan.

      Sarbidea

      • Euskara mankomunitateak zehazturiko datetan. (kontsultatu beheko lotura)
      • Informazio gehiago DINDAIA Tel 650 758 454 (9:30-16:30)

      Akonpainamendu soziala

      Organu kudeatzailea

      • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea

      Xedea

      • Zailtasun edo ahulezi egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonei eskaintzen zaion erreferentziazko profesional baten jarraipena. Jarraipen honen helburua da gizarteratzeko prozesuan, diseinatutako ibilbide batetan oinarrituz, gaitasun eta ahalmenak garatzea.

      Ezaugarriak

      • Ibilbidea erreferentziazko profesionala eta erabiltzailearen artean diseinatuko da.

      Onuradunak

      • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitateko erabiltzaileak.

      Kostua

      • Doakoa

      Sarbidea

      • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitateko programa ezberdinetako profesionalen bidez.

      Komunitatearen esparruko esku-hartzea

      Organu kudeatzailea

      • Elkarrizan boluntario taldea, gizarte zerbitzuen mankomunitatearekin elkarlanean.

      Xedea

      • Bortzirietako herritarren ongizatea sendotzea.

      Ezaugarriak

      • Elkarrizan boluntario taldeak hainbat esparrutan esku-hartzen du:
        *Helduen alfabetizatzea eta egoera ahulean dauden familietan eskola laguntza eskeiniz
        *Etxe, ospitale edo adineko egoitzan akonpainamendua.
        *Aisialdi jardueretan parte hartzea.

        Onuradunak

        • Bortzirietako herritarrak.

        Sarbidea

        • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera.

        Gotti burua Bortziriak

        Egitasmoaren sorrera

        • Bortzirietako guraso batzuen kezketatik abiatutako egitasmoa da.
        • Elkartzeak dituen onurak lehenetsiz, helburu amankomun batzuen alde lan egiteko asmoarekin.
        • Kezkaren funtsa, adin txikikoek mugikor propioa izatean eta honetaz egiten duten erabilpenean datza.
        • Erabilera goiztiarraren ondorioei buruzko gero eta ikerketa eta informazio (artikulu, liburu, erreportai …) gehiago daude.
        • Eskualdean eta inguruetan mugimendu antolatuak ari dira martxan jartzen eta Bortziriak mailan ere antolatu nahi dugu.
        • Egoera anitzen aintzinean aurkitzen garenez, ez ditugu arrazoiak epaitu edo etsaitu nahi, ez eta teknologien kontra aritu nahi ere.

        Helburuak

        • Adin txikikoek mugikor propioa 16 urteak arte atzeratzea (nahiz eta kontziente garen gaur gaurkoz familia askotan helburu hori lortzea zaila izango dela eta beraz, erdibideko lorpenak ere ontzat emango dira).
        • Gure seme-alabek erabilera osasuntsu, arduratsu eta seguruago bat egin dezaten ahalbidetzea.
        • Elkarbizitza sustatu nahiko genuke: dagoeneko mugikor propioa duten haur eta nerabe , hauen guraso, oraindik dispositibo propioa ematea atzeratu nahi duten guraso eta eskaeran dabiltzan haur edo nerabeen artean.
        • Gurasook seme-alaben heziketan erreferente edo eredu garen horretan, zenbait aldaketa akaso helduoi dagokigula erreflexionatzera iristea ere bultzatu nahiko genuke.

        Egitasmoaren ibilbidea

        • Abiapuntua galdetegi bat izanen da. Bertan jasoko diren datuekin Bortzirietan errealitate honekiko dagoen jarrera eta egoera ezagutzeko aukera izango da. Horregatik sare sozial bidez helaraziko zaizuen galdetegian parte hartzera gonbidatu nahiko zaituztegu (seme-alaba bakoitzeko bat bete beharko da). Erantzuteko epe muga: abenduak 20.
        • Epe laburrera berriz asmoak, nahiak eta indarguneak bateratu nahiko genituzke haurtzaro eta nerabezaro osasuntsuen alde. Horretarako, estrategiak edo heziketa baliabideak eskainiko dizkizuegu.
        Aldez aurretik, eskerrik asko zure prestutasunagatik eta laster izango duzu zure herrian sortu edo eskainiko denaren berri.

        Zaindu zure mugak

        Bortzirietako kontsumo arduratsuen kanpaina

        Urtea amaitzear doa et aondorioz, eguberrietako ospakizunak hurbiltzen doaz: San Juan Bosko, Olentzero eguna, urte zaharra, errege gauaren bezpera… Noski, egun horietan antolatzen diren bazkari eta afari orotan ohikoa da alkohola eskuragarri izatea eta alkohola kontsumitzearen hautua egitea. Horrenbestez, eguberri hauetan Bortzirietako Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatetik nerabe zein guraso guztiei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio kanpaina sustatzen ari gara “Za!ndu zure mugak” lelopean, opari handiena osasun oparoa izan dadin.

        Gaur egungo gizartean alkohola gehien kontsumitzen den eta hain normalizatuta daukagun legezko sustantzia da. Noski, haren salmenta 18 urtetik gorakoentzako arautua dago, baina jakin badakigu adin hori jaitsi egiten dela eta askotan, adin txikikoen eskura jartzen dela. Horregatik, kanpaina honen bitartez alkoholaren kontsumoak sor ditzakeen arriskuez ohartarazi nahi dugu, eta bereziki, arreta eman nahi diogu kontsumoa murrizteko edo saihesteko neurriei eta aholkuei.

        Ziur gaude adin txikiko gehienek alkoholaren arriskuez eta ondorioez kontziente direla, baina baliteke zaila izatea alkoholak sorrarazten duen errealitate distortsionatuan erabakiak hartzea. Era berean, talde presioak negatiboki eragin dezake, bortxan edanarazteko eta taldearen parte direla sentitzeko. Ondorioz, egoera horren aurrean argi adierazi behar zaie norberak erabakitzen duela zer, zenbat, nola, noiz eta norekin edan nahi duen ala ez. Are gehiago, bestetan kontsumitu gabe goza daitekeela adierazi behar zaie, posible baita gaueko aisialdian alkoholik gabeko pasarte dibertigarriak eta alaiak bizitzea.

        Horrenbestez, kontsumo arduratsurako eta norberaren mugak sendotzeko aholku hauek zabaldu nahi ditugu: zure beharrak ezagutu eta zure burua zaindu, baita besteak ere; zalantzaren aurrean laguntza eskatu eta besteak lagundu; talde presioaren eragina zure erabakietan minimizatzen saiatu; gauean errespetuz gozatu, egoera bortitzak eta desatseginak saihestuz.

        Erran bezala, kanpaina hau nerabeetaz gain gurasoentzat ere sortua izan da. Nerabeakestimuluz osatutako testuinguruan haien identitatea eraikitzen ari dira eta ondorioz, funtsezkoa da mugak jartzea. Horregatik, haiekin batera norbere mugak lantzea eta ezartzea gomendatzen dugu: informazioa ematea eta sustantzien kontsumoak sor ditzaketen ondorioez jabetuaraztea, familian komunikazio ohiturak barneratu, aberastu eta sakontzea; kalitatezko denbora tarteak elkarrekin egoteko hartzea; egunerokoan suertatzen diren pasarte edo gertakarietan oinarrituz heziketa lana burutzea,… Finean, gurasoak beraien inguruko adin nagusiko erreferenteak dira eta ezinbestekoa da jokabide egokiak erakustea haien burua babesteko eta beraien osasuna zaintzeko.

        Laburbilduz, kanpaina honen bitartez norberak bere kontsumoari eta mugei buruzko gogoeta egiteko gonbidapena zabaldu nahi dugu, kontsumo arduratsua eta errespetuzkoa sustatzeko asmoz.

        Ez ahantzi:
        Gelditu, pentsatu, erabaki eta erran!

        Tokiko esku-hartzeak

        Pantailak (internet)