Osasun mentala
Tokiko baliabideak
Etxez-etxeko zerbitzua
Organu kudeatzailea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea
Xedea
- Bere eguneroko eginbeharrak aurrera eramateko zailtasunak dituzten pertsonei arreta eskaintzea da, bere ingurunean ahal den ondoen txertatzeko, bere autonomia pertsonala handitzeko eta bere bizi-kalitatea hobetzen lortzen saiatzeko helburuarekin.
Ezaugarriak
Banakako hainbat zerbitzu eskaintzen dira:
-
- Etxeko garbitasunean lagundu.
- Arropen txukuntze, garbiketa, lixatze eta joste lanetan lagundu.
- Otorduen prestaketan lagundu.
- Garbiketa pertsonalean lagundu
- Janzten eta arropak erantzten lagundu.
- Etxe barruan edo kanpoaldean ibiltzen lagundu.
- Etxeko ekonomian abilezia hartzen lagundu.
- Elikadura ohitura osasuntsuak hartzen orientatu.
- Mediku tratamenduetan lagundu eta orientatu.
- Familiarteko erlazioak sendotzen lagundu.
- Moldatze lan txikiak; margoketa, bonbila aldaketa, kortinen
- Medikura eta bertze gestioak egitera lagundu.
- Isolamendua sahiesteko egunezko laguntza.
- Erosketa lanetan lagundu
- Bakarrik elikatu ezin direnei jaten lagundu.
- Aisialdiko ekitaldietan lagundu.
Onuradunak
- Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta, bere eguneroko eginbeharrak aurrera eramateko zailtasunak dituzten Bortzirietako herritarrak.
Kostua
Sarbidea
- Eskaera Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emandako ereduaren arabera egin beharko da.
Legedia
Material ortoprotesikoaren mailegua
Organu kudeatzailea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea
Xedea
- Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta material ortoprotesiko baten beharra duenarentzat material hau eskuragarri izatea.
Ezaugarriak
- Erabiltzaileak behar duen denboran edukiko du materiala, hartu duen egoera berean itzuliko duen konpromezuarekin.
Onuradunak
- Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta material ortoprotesiko baten beharra duten Bortzirietako herritarrak.
Kostua
- Mailegu zerbitzua doakoa da. Gure biltegitik erabiltzailearen etxerako garraioa beharrezkoa izanez gero garraio zerbitzu hau kobratuko da soilik. 15€ bidai bakoitzeko.
Sarbidea
- Eskaera Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emandako ereduaren arabera egin beharko da.
Jubiloteka
Organu kudeatzailea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea
Xedea
- Autonomia mantentzeko eta gaixotasun eta mendekotasun egoeren aintzinean prebentzioa lantzeko zerbitzua.
Ezaugarriak
- Ondoko ekintza hauek burutzen dira: Memoria tailerra, eskulanak, ariketa fisikoak, mahai jokoak…
Jarraian ageri den moduan eskaintzen da zerbitzua:
Ordutegia
Zerbitzua bortz herrietan emanen da.
- Jubilotekak urtarriletik abendura bitartean funtzionatuko du. Abuztuan ez da zerbitzu hori izanen, ezta Nafarroako Foru Komunitatean edota Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean ezarritako jai egunetan ere.
Jubilotekaren ordutegia honakoa izanen da:
-
- Bera: astelehen, asteazken eta ortziraletan: 10:00etatik 13:00etara
- Lesaka: astearte eta ortzegunetan, 10:00etatik 13:00etara.
- Arantza: astelehenetan, 16:00tik 18:00tara.
- Etxalar: asteartetan, 16:00tik 18:00tara.
- Igantzi: asteazkenetan, 16:30etik 18:30era.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak taldeen osaketa nahiz ordutegiak aldatu ahalko ditu, izena eman duten erabiltzaile kopuruaren arabera edota horiek egindako eskaeren arabera.
Â
Onuradunak
- Bortzirietako herritarrak.
Kostua
- Berako jubiloteka, 36 € hilabeteko.
- Lesakako jubiloteka, 24 € hilabeteko.
- Arantza, Etxalar eta Igantziko jubiloteka, 8 € hilabeteko.
Sarbidea
- Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera, Mankomunitateak emandako ereduaren arabera.
 Legedia
- Erabiltzaileei zerbitzua hasterakoan funtzionamendurako araudiaren berri emanen zaio.
Funtzionamendu araudia
Ezintasuna dute pertsonen lehen lan munduratezea
Organu kudeatzailea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea, Bortzirietako bertze hainbat eragileekin elkarlanean; Toki ona institutua, enpresak, udalak, irabazi asmorik gabeko entitateak…
Xedea
- Udan ezintasuna duten ikasleei lehenengo lan aukera bat ematea.
Ezaugarriak
- Sare lan batean oinarrituz:*Hezkuntza premia bereziak dituzten hainbat ikasleri udan, lanean aritzeko aukera ematen zaio beren herrian bertan.
*Mankomunitatetik hainbat enpresa pribatu eta entitate publikoekin kontaktua egiten da, lan aukera berriak aztertuz.
*Jardunaldi jakin bateko kontratuak egiten dira lan mundura pausoa ematen lagunduz.
*Etengabeko jarraipena egiten da kontratuaren iraupen aldian zehar.
Onuradunak
- Ezintasuna onartua duten Bortziriarrak.
Kostua
- Doakoa
Sarbidea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea,Toki Ona institutua.
Komunitatearen esparruko esku-hartzea
Organu kudeatzailea
- Elkarrizan boluntario taldea, gizarte zerbitzuen mankomunitatearekin elkarlanean.
Xedea
- Bortzirietako herritarren ongizatea sendotzea.
Ezaugarriak
- Elkarrizan boluntario taldeak hainbat esparrutan esku-hartzen du:
*Helduen alfabetizatzea eta egoera ahulean dauden familietan eskola laguntza eskeiniz
*Etxe, ospitale edo adineko egoitzan akonpainamendua.
*Aisialdi jardueretan parte hartzea.
Onuradunak
- Bortzirietako herritarrak.
Sarbidea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera.

