[vc_row][vc_column][vc_column_text]Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin eta euskalgintzarekin estuki lotutako bi herritar Euskaltzaindiko kide izendatu dituzte berriki. Patri Arburua Etxeberria Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikaria euskaltzain urgazle izendatu dute, eta Mentxu Peña Lizarazu, Bortzirietako Euskaltegiko zuzendari eta euskara mankomunitateko lehendakari izandakoa, ohorezko euskaltzain. Zorionak biei!

Mentxu Peña Lizarazu irundarra, aspaldi aranztartua, ohorezko euskaltzain izendatu dute. Mentxu urte aunitzez Bortzirietako Euskaltegiko zuzendari izan da eta gazte gaztetatik aritu da euskalgintzan, bereziki helduen euskalduntze-alfabetatzean. Bortzirietako Euskara Mankomunitatean ere eginkizun garrantzitsuak bete ditu, urte aunitzez izan da Bortzirietako euskalgintzako kideez osatutako Aholkularitza Batzordeko kide, eta 2015-2019 legegintzaldian Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakari izan zen.
Erran.eus[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]




