[vc_row][vc_column][vc_column_text]Udazken hasieran solaslagun taldeak berriz ere elkartzen hasten dira eta talde berriak sortzen dira. Solaslagun egitasmoa Baztan, Bortziriak eta Malerrekako mintzapraktika egitasmoa dugu, Euskal Herriko Mintzalaguna sarearen barne.

Aurtengo izen ematea kanpaina
Aurtengo izen emate kanpainaren leloa “Eta euskaraz egiten badugu?” da eta izen emateko aukera izanen da asteotan. Solaslagun taldeei aisialdi ekintza berariazkoak proposatzen zaizkie eta asmoa da ikasturte hasiera honetan mintzodromoa antolatzeko.
Interesa duten herritarrek, izan euskaraz aise moldatzen direnak (Bidelagunak), izan euskara praktikatu nahi dutenak (Bidelariak), izen emateko bide hauek erabiltzen ahal dituzte:
• Telefonoz: 610 92 06 73
• E-postaz: solaslaguna@topagunea.eus
Zertarako elkartzen gara?
Euskara praktikatzea eta gustuko jarduerak egitea dira Solaslagun egitasmoaren oinarriak oinarriak. Taldekideek eurek erabakitzen dute astean behin zertarako elkartuko ote diren: kafea hartzeko, paseatzeko, kultur ekitaldi batera joateko, etab.
Hona hemen orain dela zenbait urte Solaslagun egitasmoari buruz Baztan, Bortzirietako eta Malerrekako euskara zerbitzuek prestatu zuten bideoa, aski ongi erakusten dituena egitasmoaren helburuak eta giroa.
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]




