[vc_row][vc_column][vc_column_text]Solaslagun egitasmoan izena emateko epea irekita egonen da asteotan. Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan mintzapraktika egiteko sortu ziren solaslagun taldeak. Udazken hasieran taldeak berriz ere elkartzen hasten dira eta talde berriak sortzen dira; aukera ezin hobea dira lagunarteko giroan euskara praktikatzeko.

Izen ematea kanpaina
“Eta euskaraz egiten badugu?” herritarrak mintzapraktika egitasmoetara erakartzeko kanpaina abian da dagoeneko, eta izen emateko aukera izanen da asteotan. Interesa duten herritarrek, izan euskaraz aise moldatzen direnak (Bidelagunak), izan euskara praktikatu nahi dutenak (Bidelariak), izen emateko bide hauek erabiltzen ahal dituzte:
- Telefonoz: 610 92 06 73
- E-postaz: solaslaguna@taupamugimendua.eus
- Formulario hau beteta.
- Mintzapraktika egitasmoei buruzko informazioa gehiago hemen.
Solaslaguna zertarako?
Euskara praktikatzea eta gustuko jarduerak egitea dira Solaslagunaren oinarriak. Taldekideek eurek erabakitzen dute astean behin zertarako elkartuko ote diren: kafea hartzeko, paseatzeko, etab. Orain dela zenbait urte Solaslagun egitasmoari buruzko bideoa prestatu zuten Baztan, Bortzirietako eta Malerrekako euskara zerbitzuek, aski ongi azaltzen dituena egitasmoaren helburuak eta giroa.
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]




